ERRALDOI KONPARTSAK :: BIZKAIA

BASURTOKO ERRALDOIEN KONPARTSA

BASURTO
Erraldoiak José Arrueren litografia ezagun batean oinarrituta daude. litografia honetan Erraldoiak Gargantuarekin batera agertzen dira. Konpartsa honen pertsonaiak Bilboko Konpartsan baztertuen zeudenak dira. 2001ean Beti Jai Alai Dantza Taldea bereak egin zituen pertsonai hauek: Turkiarra, Mairua eta Beltz Amerikarrak. Kukubiltxok egindako erraldoiak eta arropa Nati Ortiz de Zaratena da.


BERMEOKO ERRALDOIEN KONPARTSA

BERMEO
2002an Arrantzale bikotea egin zen. 2004an Baserritar bikotea fabrikatu zen. Bikote biak Kukubiltxok eginak dira eta hauen arropa Nati Ortiz de Zarateren lana da. Udal Erraldoiak dira. 2005ean Bermeoko Konpartsa sortzen da.

 


AREATZAKO ERRALDOIAK

AREATZA
1997an Areatzako bizilagunek egindako Erraldoiak dira. Horretarako Erraldoi zaharren estruktura erabili zuten. Pertsonaiak aintzinako bainu-etxeko erabiltzaileak dira. urte bereko San bartolome jaietan inauguratu ziren. Beranduago zaharberritu eta pertsonaia bi gehitzen dira Txistularia (Ramón eta Leonardo Zuloagaren homenez) eta Añude.

 


BARAKALDOKO ERRALDOIAK

BARAKALDO
San Bizente auzoko Laguntasuna taldeko Erraldoiak, 1998an Kukubiltxok eginak. Urriaren 11n inauguratu ziren. Barakaldoko udalak lehenago ere izan ditu Erraldoiak, izan ere, 1944ko aipamenak ditugu. Pertsonaiak Retuertoko konde eta kodesa eta Baserritar bikotea dira.

 


ERANDIOKO GAU-TXORIAK KONPARTSA

ERANDIO
Erandioko Gau-Txoriak Konpartsa egindako Erraldoiak dira. 1985ean La Ria eta Zumalakarregi eta lau Buruhaundi egin zituzten. 1992an Martiartu Jaun-Andrea, Peru eta Mari, eta bi Zaldiko gehitu ziren.

 


SANTURTZIKO ERRALDOI-TXIKIEN KONPARTSA

SANTURTZIKO ERRALDOI-TXIKI
2005eko apirilean San Jorge jaietan Santurtzi egin zen Erraldoien Bilkura aitzakitzat hartuz, Konpartsa Txikiaren aurkezpena egin zen. Konpartsa berri honen pertsonaiak La Bella Charo, La Sotera, Currito eta Don Elias dira.

 


SANTURTZIKO ERRALDOIEN KONPARTSA

SANTURTZI
Santurtziko Udaleko Erraldoiak Pedro Goirienak 1985ean eginak. 1996an Kukubiltxok zaharberritu zituen. Santurtzin erraldoiei buruzko lehenego aipamenak berrogeiko hamarkadakoa da. 2001eko Apirilean eta mendi Alde Dantza Taldearen eskutik Udaleko Konpartsa berria sortzen da. Erraldoi berri hauek Kukubiltxo egin zituen eta pertsonaiak Arrantzaleam Sardina saltzailea, mehatzaria eta mineral Garbitzailea.


BIHOTZA KONPARTSA

ORDUÑA: ORDUÑA
Lehenengo Erraldoiek Errege-Erreginak irudikatzen dituzte eta 1955ekoak dira. Hamaika jai alaitasunez jantzi ondoren, oraindik ere gordetzen dira Orduñako Hirian. Aragonesa de Fiestas 1971n egindako beste bikote bat ere bazegoen. Azkenengo hau euskal jantzi tradizionalekin jantzita zegoen. 2004ko Maiatzaren 2an, Bihotza konpartsaren eskutik Dantzarien bikotea berreskuratzen da. Erraldoi hauek Garatek (Irun) egindakoak dira, hauekin batera erregeen jantziak zeharberritzen da.