ERRALDOI KONPARTSAK :: NAFARROA
IRUÑEKO ALDE ZAHARREKO ERRALDOIEN KONPARTSA
![]()
Iruñeko Alde Zaharreko Erraldoien Konpartsa 2001ean eratu zen eta, gaur egun, 25 kide ditu erraldoi-eramaile, kiliki-eramaile eta musikariak batuta. Konpartsak lau erraldoi ditu eta lau metro baino gehiago neurtzen dute. Aipatu pertsonaiek lau elementuak irudikatzen dituzte: Lurra, Sua, Ura eta Airea. Erraldoiekin batera, lau kiliki ere egoten dira: Napoleón, Payaso, Pamplonica eta Demonio.
SANDUZELAIKO ERRALDOIEN KONPARTSA
![]()
Maritxu Etxekoandre, Garcia Ibañez de Asiain, Katalintxe morroia, eta Fray Juan de Beauves erraldoiek osatzen dute Konpartsa, 1993.urtean sortua. Eurekin batera dauden hiru zaldikoak Gerrilaria, Miliziarra eta karlista izenekin ezagutarazten dizkigute Sanduzelaitarrek.