Basutuko Beti Jai Alai dantza taldeko "Bizkaiko Aratusteak" eta "Bizkaia Dantzan" deituriko ikuskizunei gure laguntza eskeintzen diegu. Ekitaldiak Bilbao, Getxo, Mungia eta Zallan eman dira. Urtero Portugaleteko Berriztasuna dantza taldeak antolatzen duen Ume Dantza Jaialdian parte hartu dugu.
Barakaldoko Laguntasuna dantza taldeak urtero Barakaldo Antzokian antolatutako dantzaldian gure laguntza eman dugu. Bilbao sortu zeneko 700garren urteurrena betetzen zela kasu, 2000.eko Irailaren 23an Pergolan Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak antolatu zuen Euskal Herriko Jantziak ikus-kizunean ere parte hartu dugu.
