2001 urtearen hasieratik folklorearen inguruan lan egiten dugun hainbat talde bildu ginen aintzinean Deustuan errotuta zegoen ohitura berreskuratu nahian, erromeria alegia. Zentzu honetan data esanguratsuetan erromeriak prestatu ditugu.
Helburua zehatza zen, eguneko jai giroa eta folklorea bultzatuz, Deustuan herri dantzak bultzatea, hain zuzen ere.

Egun lau erromeria ospatzen dira. Hauek guztiak jendetsuak izan dira. Erromerien datak honako hauek: Aratusteak (Otsaila), San Jose jaiak (Martxoa), San Juan (Ekaina) era urteari amaiera emateko San Martin Bezpera (Azaroa).
Erromerietan bai albokari, gaitajole, trikitilari, txaranga zein txistulariek hartzen dute parte. Denetatik jotzen dute: Jauziak, jotak, balsak, arin-arinak, Larrain dantza edota ume-dantzak (Txulalai, Zapatain dantza, ...).